Udalak herritarrei irekita egongo den jardunaldi bat deitu du Antzokiaren proiektua aurkezteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko aza. 25a, 07:00

Jardunaldia abenduaren 2an izango da, 18:00etan, Kultur Etxeko Arraño Aretoan.

Antzokiaren proiektuaren idazketa amaitu da eta Laudioko Udalak aurkeztu eta herritarrekin partekatu nahi du abenduaren 2an, 18:00etan, Kultur Etxeko Arraño  Aretoan egingo den jardunaldi irekian. Hitzorduan Javier de las Heras proiektua idatzi duen arkitektoak ere hartuko du parte. Horrela, herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte proiektuaren oinarrizko alderdiak, hau da, espazio berri hori, bere instalazioak, eraikuntzako materialak edo ingurunearekiko integrazioa nolakoak izango diren.

Antzokiaren proiektua duela bi hamarkada jarri zen lehen aldiz mahai gainean. 5,2 milioi euroko aurrekontuarekin, instalazio horretan, erabilera kulturalak, sozialak,  bilerak, hitzaldiak… barne hartuko dituen erabilera anitzeko areto bat eta beste espazio osagarri batzuk (kamerinoak, aretoak, biltegia, etab.) eraikitzea  aurreikusten da. Ostalaritzako gune bat ere izango du, eta horren kudeaketaeredua obrak egitearekin batera jorratuko da. 2022an eraikuntza-lanen lizitazioan  lan egin ahal izatea espero da. Lanek 2 urte inguru iraungo dutela aurreikusten da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide