2021eko azaroaren 20an ekintza bandalikoak gauzatu ziren igogailu panoramikoaren kontra. Horien ondorioz, ateak, barneko eta kanpoko beiratea, kabinako operatzailea, eta abar kaltetu ziren. Horren harira, azaroaren 22an (astelehena), Udala enpresa arduradunarekin bildu zen eragindako kalteak aztertzeko eta egoerari erantzuteko.
Azaroaren 26an (ostirala), beste bilera bat egin zen Udalaren eta igogailu-enpresaren artean. Enpresak bertan adierazi zuen, gaur egungo hornidura elektronikoekin dauden arazoak direla-eta ordezteko materiala jasotzeko gutxieneko epea hilabetekoa izaten ari dela.
Epeak murrizten saiatuko badira ere, Zumalakarregiko igogailu panoramikoa konpontzeko lanak pixka bat luzatuko dira, seguruena urte berriaren hasierara arte.