Laudiok abenduaren 15ean Gardentasunaren eta Herritarren Parte Hartzearen araudi berria aurkeztuko die herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko abe. 13a, 06:30

Araudi horren bidez Laudioko Udalbatzak dokumentu bakarrean herritarren parte hartzeko eskubideak eta udalerrian indarrean dauden sektoreko eta lurraldeko parte-hartze organoak zehaztu eta jaso nahi ditu.

Laudioko Udalak datorren abenduaren 15ean, 18:00etan, Kultur Etxeko Arraño aretoan herritarrei Gardentasunaren eta Herritarren Parte Hartzearen araudiaren proiektua aurkeztuko die. Parte-hartze demokratikoa eta tokiko gai publikoetako gardentasuna sustatu nahi ditu.

Araudi horren bidez Laudioko Udalbatzak dokumentu bakarrean herritarren parte hartzeko eskubideak eta udalerrian indarrean dauden sektoreko eta lurraldeko  parte-hartze organoak zehaztu eta jaso nahi ditu, baia udalerriko herritarren informazioa, gardentasuna eta parte-hartzea sustatzeko metodologiak ere.

Jardunaldian araudiaren proiektuko edukirik garrantzitsuenak zehaztuko dira; gerora 15 eguneko epea irekiko da edozein herritarrek edo taldek ekarpenak egin ditzan Udalbatzaren osoko bilkuran onesteko aurkeztu baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide