Laudioko Udala hasi da ematen Covid pasaportea herritarrei. Zerbitzua gaur bertan hasi da eta lurraldeko beste udalerri batzuetara zabaldu nahi da, eta berau lortzeko zailtasunak dituzten pertsona guztiei dago zuzenduta. Interesdunek Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ) jo beharko dute osasuntxartelarekin (OTI) eta telefono mugikorrarekin, dokumentua lortzeko behar den pertsona bakarreko gakoa sartzeko. Udal zerbitzu berri hori erabiltzeko eta Covid ziurtagiria lortzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordua eskatzea.
Era berean, Laudioko Udalak gogorarazi du espazio itxietan egiten diren ekitaldi guztiak 47/2021 DEKRETUA, abenduaren 14koa, lehendakariarena, zeinaren bidez xedatzen baita establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna, izenekoan ezarritakoa betez egin beharko direla.
Alde horretatik, eta herrian kultur jarduerez arriskurik gabe gozatzeko asmoz, Laudioko Udalak honako jarraibide hauek ezarri ditu espazio itxietan egiten diren ekitaldi guztietarako:
Ikuskizunera bertaratzen diren pertsona guztiek COVID-19 pasaportea erakutsi beharko dute esparrura sartu ahal izateko, dekretuan bertan ezarritako kasuetan izan ezik.
Kultura-, musika-, kirol-, jai- eta bestelako irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskainitako emanaldien kasuan, horietan parte hartuko duten kideek Covid19 Ziurtagiri hori izan beharko dute, Dekretuan bertan ezarritako kasuetan izan ezik.