Laudio Udalak herritarren erantzukizuna eta jardun ona jarri ditu ardatz Eguberrietarako antolatu diren ekitaldiei begira

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2021ko abe. 23a, 14:39
Korrontzi ikusteko beharra izango da izena ematea.

Laudio Udalak herritarren erantzukizuna eta jardun ona jarri ditu ardatz Eguberrietarako antolatu diren ekitaldiei begira Kiroldegian antolatu diren ikuskizunetan jende pilaketarik ez gertatzeko, Udalak web-aplikazio bat jarri du herritarren esku, lekuak ordu-tarteen arabera (baina zenbakitu barik) erreserbatzeko aukera izan dezaten.

Bizi dugun egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, eta Eguberrien kariaz aire zabalean zein esparru itxietan antolatuak dauden ekitaldiei begira, Laudio Udalak herritarren erantzukizuna eta jardun ona jarri ditu ekitaldiok ondo irteteko ardatz legez. Ildo horretatik, musukoa behar bezala eta une oro erabiltzeak duen garrantzia gogoratu dute ostera ere Laudioko Udalbatzaren ordezkariek, bereziki, segurtasun tartea hartzea ezinezko egiten duten egoeretan. Esparru eta leku itxietan egingo diren ekitaldietan, derrigorrezkoa izango da musukoa behar bezala ipintzea, eta, gainera, Covid pasaportea aurkezteko eskatuko da. 6 urtez beherakoen kasuan, eta derrigorrezkoa ez den arren, leku itxietan musukoa erabiltzea gomendatu da.

Covid ziurtagiria eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonek udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ-ra) joan ahalko dute, osasun-txartela (OTI-a) eta sakelako telefonoa eramanda, dokumentua eskuratzeko eman behar den gako unipertsonala horren bidez emateko. Aldi berean jende gehiegi pilatu ez dadin, joan aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da.

Hain zuzen ere, kiroldegian antolatu diren ikuskizunetan jende-pilaketarik eta ilararik ez gertatzeko, Udalak web-aplikazio bat jarri du herritarren esku, lekuak ordu-tarteen arabera (baina zenbakitu barik) erreserbatzeko aukera izan dezaten. Horri esker, lekuak erreserbatzeko eta modu ordenatuan eta gutxika sartzeko aukera egongo da, eta pilaketak ekiditeko modua izango dugu. Web-aplikazioa zapatu honetatik aurrera egongo da herritarren esku, hau da, abenduaren 25etik aurrera.

Erreserba egiteko, pertsona interesdunek bertaratuko direnen izenak, telefonozenbakiak eta konfirmazio-mezua jasotzeko helbide elektroniko bat adierazi beharko dute. Pertsona bakoitzak 4 leku baino ezingo du erreserbatu. Horrez gain, zer ordu-tartetan joan nahi den ere adierazi beharko dute:
• Kantu Kolore ikuskizunaren kasuan: 17.00 / 17.20 / 17.40. Erreserbak abenduaren 25etik aurrera egin ahalko dira, eta abenduaren 28ko 16:00ak arte.
• 6ID taldearen kontzertuaren kasuan: : 19.00 / 19.20 / 19.40. Erreserbak abenduaren 28ko 18:00etatik aurrera egin ahalko dira, eta abenduaren 30eko 18:00ak arte.
• Korrontzi taldearen kontzertuaren kasuan: 19.00 / 19.20 / 19.40.

Erreserbak abenduaren 30eko 18:00etatik aurrera egin ahalko dira, eta urtarrilaren 2ko 18:00ak arte.

Dena arinago egiteko eta ilararik ez sortzeko, Udalak herritarrei eskatzen die sartzeko unean erreserben mezu elektronikoak eta Covid ziurtagiriak prest izateko, eta erreserbatu duten ordu zehatzean bertaratzeko, ez lehenago, ez beranduago.

Laudioarron segurtasuna bermatzeko, bi ate erabiliko dira kiroldegian sartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide