Laudioko Udalak jakinarazi duenez, gaur, asteazkena, Andere abesbatzak eskaini behar zuen Gabonetako kontzertua bertan behera geratuko da, osasun arazoak direla eta.
Bestalde, Udalak berriro gogorarazi du oso garrantzitsua dela musukoa modu egokian eta jarraituan erabiltzea, eta ezarritako segurtasun neurriak uneoro errespetatzea.