Laudioko Udalak Aretako markesina berrian egindako ekintza bandalikoak gaitzetsi ditu. Autobus geltoki berria atzo bertan, abenduaren 28an, instalatu zuten, eta 24 ordu baino gutxiagoan pintadekin agertu da.
Ez da Laudion gizalegearen kontrako horrelako ekintzak egiten diren lehen aldia. Abenduaren 13an Zubiko Kurajo kaletik Latiorrora doan lurpeko pasabideko sabaian dauden argiak apurtu zituzten. Azaroaren amaieran, Zumalakarregi kaleko igogailu panoramikoaren aurkako ekintza bandalikoak egin ziren, ateak, barruko eta kanpoko beiratea, kabinako operadorea eta abar kaltetuz.
Udalak, “guztion ondareari eraso egiten dioten” horrelako ekintza bandalikoak deitoratu eta gaitzetsi ditu.