Laudioko Udalak zerbitzu berria eman dio udal hilerriari, errautsak zabaltzeko gunea. Esku-hartzea Laudioko Udalaren baliabide propioekin gauzatu da, kanpoko enpresa batek egin duen eta 3.950 euro + BEZ kostatu den horma-irudia izan ezik.
Datozen asteetan, udal-lorezainek eremua loratuko dute eta altzari berriak jarriko dituzte aipatutako gunean, eserlekuak edo atril bat, besteak beste. Zerbitzu berri hori hilerriaren Ipar-mendebaldean dago, hezurtegiaren ondoan. Erabiltzaile guztiek erabil dezakete. Hilerriko langileek emango dituzte erabilerarako jarraibideak. “Helburua gune egoki, atsegin eta duina sortzea da, hildakoen errautsak biltzeko eta bakean atseden hartzeko”, azaldu du Joseba Amondo Obretako zinegotziak.