Egungo egoera epidemiologikoa dela eta, eta herritarren osasuna zaintzeko xedez, errege-pajeak aurten Laudioko bisita bertan behera uztea erabaki du. Hala ere, laudioarrak ez dira euren gutunak entregatu gabe geratuko. Urtarrilaren 3tik 5era bitartean, pajeak postontzi bat jarriko du udaletxeko sarreran, hala nahi dutenek euren gutunak bertan utzi ahal ditzaten. Postontzia 10:00etatik 13:30era egongo da herritarren esku.
Hori ez da izango Errege Magoei posta helarazteko bide bakarra. Laudioko txikiek Meltxor, Gaspar eta Baltasarri posta elektronikoz ere idatzi ahal izango diete erregemagoaklaudio@gmail.com helbidera.