Gabonetan programatutako zenbait ekitaldi COVID-19aren eraginez bertan behera utzi behar izana sentitzen duela adierazi du Laudioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urt. 4a, 06:50

Segurtasun eta patogenoari eusteko neurriak ezarri arren, birusak Laudioko Udalak herriko talde eta kolektiboekin batera diseinatutako ekitaldi eta topaketa kultural ugari bertan behera uztera behartu du.

Laudioko Udalak izugarri sentitu du Gabonetako ekitaldiak bertan behera utzi behar izatea. Segurtasun neurriak eta patogenoari eusteko neurriak ezarri arren, COVID-19aren ondorioz bertan behera utzi behar izan dira Laudioko Udalak Gabon hauetarako diseinatu zituen ekitaldi eta topaketa kultural ugari.

Programaziotik erortzen lehena Oinutsik taldearen erromeria izan zen eta, ondoren, Andere abesbatzaren kontzertua, biak ere kideen artean positibo bat zela eta. Eta joan den urtarrilaren 2an, Rakataplak bertan behera utzi zuen errege pajeari harrera egiteko ekitaldia, erantzukizunarengatik, ume guztiekin harreman zuzena ekarriko zuelako eta haien osasuna zaintzeagatik. 2022 honetako urtarrilean, hilaren 2tik 4ra bitartean Laudioko plazak bete behar zituen Gabonetako azokak ere ez du bere lekua izango, joan behar zuten ekoizle eta  artisauetako batzuek positibo eman zutelako edo positibo eman duten pertsonekin harreman zuzena izan zutelako. Azoka dela eta programatutako ikuskizun ibiltariak
ere ez dira herrira iritsiko, hainbat parte-hartzaile positibo izan direlako.

“Bagenekien zaila izango zela ekitaldiak gidatzea, COVID-19ak oso presente jarraitzen duelako gure bizitzan. Datorren urtean Gabonak merezi duten bezala ospatu eta gozatu ahal izatea espero dugu”, adierazi du Maite Cortazar Kultura eta Jai zinegotziak. Laudioko Udalak erantzukizun indibidual eta kolektiboa eskatu du COVID-19aren hedapena geldiarazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide