Hiru Herri Laguntzailek herritarren eta Laudioko Udalaren arteko lotura lana egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko urt. 13a, 14:04

Hiru herri laguntzaileak hautatu dituzte dagoeneko. / Laudioko Udala

Joan den astelehenean, urtarrilaren 10ean, estreinatu zen zerbitzua datozen sei hilabeteetan luzatuko da.

Hurrengo sei hilabeteetan, ekainaren amaierara arte hain zuzen ere, hiru Herri Laguntzaile izango ditu Laudiok, herritarren eta Udalaren arteko lotura lanak egiteko. Programa pilotu hori joan den astelehenean, urtarrilaren 10ean, estreinatu zen, eta Eskualdeko Enplegu Planaren barruan sartzen da. Plan hori Lanbideren laguntzarekin finantzatzen da, Laudioko bizilagunen enplegagarritasuna bultzatzeko. 

Hala, datozen hilabeteetan, Herri Laguntzaileek modu proaktiboan jasoko dituzte gorabeherak bide publikoan edo/eta herritarren iradokizunen bidez, eta bide publikoko elementuen inbentarioa egingo dute, sentsibilizazio- eta informazio-kanpainak gauzatuko dituzte, udal-teknikariei edo brigadei laguntza emango diete udalerriko ekitaldi jakin batzuetan, eta hiri-altzarien egoera erregistratu eta jakinaraziko dute, besteak beste. Figura horren bidez, Laudioko Udalak herritarren parte-hartzea sustatu eta udalerrian eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea zaindu nahi du.

“Gaur egun, Laudioko saltokien, ostalaritzaren eta zerbitzuen datu-basea eguneratzeko lanean ari dira. Aurrerago beste zeregin batzuk izango dituzte, hala nola inkesta txikiak egitea, herritarrei informazioa emateko kanpainak bultzatzea edo gorabeherak inbentariatzeko eta erregistratzeko beste lan batzuk gauzatzea”, aurreratu du Ander Añibarro alkateak.

Hiru Herri Laguntzaileak herriko kaleetan arituko dira, normalean goizez, baina beste batzuetan arratsaldetan ere egon ahal izango dira. Herritarrek erraz identifikatu ahal izango dituzte, ondo ikusten diren txaleko islatzaileak eramango dituztelako, Herrilaguntzaile izatearen eta Laudioko Udalarekin duten lankidetzaren identifikazioarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide