Joan den ostegunean, urtarrilaren 13an, Laudioko Udalak bost akazia kendu zituen Lamuza parkean, "Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ibai-eremuan landare inbaditzaileen espezieak kudeatzeko jardunbide egokien eskuliburuan" jasotako espezie inbaditzailea zelako, eta zuhaitz bik ezegonkortasun-sintomak eta erortzeko arriskua zituztelako. Datozen asteetan, Udalak Acer palmatum espezieko astigarrak jarriko ditu.
Lan horietan, akazien aurrean zegoen Sophora japonica (Styphnolobium japonicum) ere kendu zen, erakusten zuen ezegonkortasun estrukturala zela eta. Kasu horretan, Udalak espezie bereko beste ale bat landatuko du.
Aurten, udal-administrazioak segurtasun mozketa eta inausketa gehiago egingo ditu egoera txarrean dauden zuhaitzetan, kalte posibleak saihesteko. Edozelan ere, kentzen diren espezie guztiak berriro jarriko dira. Bestalde, Udalak, Lamuza parkean egingo diren hurrengo mozketa jarduketen berri herritarrei emateko konpromisoa hartu du.