Laudio Berrikusi aplikazioak 658 erabiltzaile ditu dagoeneko. Guztira, aplikazioa estreinatu zenetik, 861 tiket erregistratu dira, 400 euroko 3 kupoi banatu dira erabiltzaileen artean, eta 100 euroko beste 3 kupoi plataformara atxikitako merkatarien artean. Laudio Berrikusik kide gehiago izan ditzan, hiru Herri Laguntzaileak Laudioko udaletxeko sarreran egongo dira urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra arte, 11:00etatik 14:00etara, eta ostegunean 10:00etatik 14:00etara. Aplikazioa deskargatu nahi duten pertsona guztiei laguntzea izango da euren zeregina.
Adierazitako egunetan aplikazioa deskargatzen duten herritarrak 200 euroko zozketan sartuko dira.