Udalak Laudioko Espazio Publikoa Erabiltzeko Ordenantza definitzeko prozesua aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko ots. 7a, 07:00

Saioa otsailaren 8an izango da arratsaldeko 17:00etan Kultura Etxeko Arraño Aretoan.

Udalak jardunaldi irekia antolatu du otsailaren 8an, asteartea, 17:00etan, herritarrentzat, elkarteentzat, ostalarientzat eta gainerako interesdunentzat, Espazio Publikoaren Erabilera Arautzeko Ordenantzaren proiektua osatzeko lan-prozesuaren oinarriak aurkezteko. Laudioko Udala 2020tik ari da arau horretan lanean, eta espazio publikoaren okupazioarekin erlazionatutako hainbat alderdi arautuko ditu, hala nola terrazak, kultura- eta musika-ekintzak, ibiak, etab.

Jardunaldi horrekin, beraz, hasiera emango zaio Osoko Bilkura osatzen duten talde politikoak eta herritarrak, taldeak eta elkarteak, oro har, hainbat bideren bitartez inplikatuko dituen lan-prozesuari.

Jardunaldiaren ondoren, lehen zirriborrorako ekarpenak jasotzeko aldia irekiko da, eta udalaren webgunean argitaratuko da. Helburua Laudioko udalerrian espazio publikoaren erabilera arautzeko ildo nagusiak ahalik eta adostasun handienarekin biltzea eta definitzea da, erabilera desberdinen arteko bizikidetza bilatuz. Saioa Kultur Etxeko Arraño Aretoan izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide