Laudioko Udalak Gardentasunari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Araudi berria onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko ots. 4a, 22:36

Auzo batzarrak arautzen ditu dokumentuak, besteak beste.

Dokumentuak, herritarrek tokiko gai publikoetan parte hartzeko dituzten eskubideak eta parte hartzeko eskubide hori gauzatzeko organoak jasotzen ditu.

Laudioko Udalak, urtarrilaren 31n egindako azken osoko bilkuran, tokiko gai publikoetan partaidetza demokratikoa eta gardentasuna sustatzea helburu duen Gardentasunari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Araudi berria onartu zuen. Beste modu batera esanda, dokumentu horren xedea herritarrek, banaka edo taldean, informatzeko eta parte hartzeko dituzten moduak, bitartekoak eta prozedurak arautzea da, baita udal-eskumeneko gai publikoetan zuzenean parte hartzeko dituzten bideak zehaztea eta hobetzea ere, udalerria hobetzeko herritarren inplikazioa eta esku-hartzea bultzatuz.

“Herritarren partaidetza funtsezkoa da udalaren kudeaketan, eta guretzat ere oso garrantzitsua da, bai araudia gauzatzea bultzatu duen gobernu-taldearentzat, bai idazketan modu aktiboan eta emankorrean lagundu eta parte hartu duten korporazio honetako talde guztientzat”, aitortu du Maite Cortazar Kulturako eta Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak.

Partaidetzarako guneak

Toki Kontseilua

Laudioko Tokiko Kontseilua eztabaida- eta partaidetza-organo gorena da, eta informazioa, azterketa, eztabaida eta aholkularitza ematen ditu udalerriko garapen estrategikoan, ekonomikoan, sozialean, kulturalean eta iraunkorrean eragina duten udal-politikako ildo nagusiak zehazteko.

Organo horren eginkizun nagusien artean hauek daude: udal-zerbitzuen funtzionamenduari edo gauzatzen dituen politika publikoen eremuko udal-jarduketei buruzko ekimenak, iradokizunak, balorazioak edo proposamenak jasotzea; herritarren eskaerak aztertzea; udalerriaren plangintzari eta kudeaketari buruzko informazioa ematea; udal-kudeaketan herritarren zeharkako partaidetza sustatzea eta gauzatzea; elkartegintza, lankidetza eta koordinazioa sustatzea eta bultzatzea 

Herritarren Erakundeen artean; eta Laudion zenbait partaidetza-prozesu egitea proposatzea, hala nola, aurrekontu parte-hartzaileak.

Auzoetako batzarrak

Auzoetako batzarrak urtean behin bilduko dira gutxienez, herritarren parte-hartzea errazteko. Figura horren bidez, aurreko batzarrean aurkeztutako proposamenen, eskaeren edo iradokizunen inguruan egindako jarduketei buruzko udal-informazio laburtua ematen da, baita auzoarentzat eta udalerriarentzat berarentzat interesgarriak diren gaiei buruzkoa ere. Azken helburua Laudio osatzen duten biztanle-guneen arazoak konpontzea da, azpiegiturak, ingurunea, trafikoa, segurtasuna, ekipamenduak eta, oro har, auzo bakoitzeko eta udalerri osoko zerbitzuak.

Zuzeneko harremana alderdi politikoekin

Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztien eta herritarren arteko zuzeneko harremanetarako bidea errazteko, formulario bat prestatuko da udalaren webgunean, herritarrek alderdiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten. Kanal horren bidez egiten diren kontsultak alderdi bakoitzak adierazten duen helbide elektronikora baino ez dira bidaliko. Era berean, webgunean udaleko alderdi politikoei buruzko informazio-gunea egongo da, eta bertan, gutxienez, eduki hauek egongo dira: kideen zerrenda, taldearen edo/eta zinegotzien kontaktua, sare sozialetarako estekak eta webgunerako edo/eta iritzi-blogerako esteka.

Araudi honek dokumentu bakarrean jasotzen ditu, argi eta erraz, tokiko gai publikoetan parte hartzeari dagokionez herritarrek dituzten eskubideak, bai eta parte hartzeko eskubide hori baliatzeko organoak ere. Halaber, araudi honetan integratzen dira komunikaziorako metodo eta kanal berriak, horrela arrakala digitalak eta aurrez-aurrekoak gaindituz, udal-kudeaketaren gardentasunean eta emandako informazioaren kalitatean sakontzeko eta sustatzeko helburuarekin”, adierazi du zinegotziak amaitzeko.

Laudioko Udalak udalaren webgunean eskuragarri dagoen Gardentasunari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Araudi berria ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Kultur Kontseiluaren araudia

Urtarrileko osoko bilkurak, Gardentasunari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Araudiari era estuan lotuta dagoen Kultur Kontseiluaren Araudi berria aurrera ateratzeko ere balio izan zuen. Organo horren bidez, herritarrek kulturarekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaidatu eta parte har dezakete. Helburua argia da: laudioarren nortasun kultura propioaren aldeko jarduketak jasotzea, sustatzea eta ebaluatzea.

Dokumentua, gauzatzeko orduan modu aktiboan parte hartu duen udalerriko kultur egiturarekin lankidetzan egin da. “Tokiko eragile guztien interesa, lana eta inplikazioa eskertzen ditugu”, goraipatu du Maite Cortazar Kulturako eta Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak. Dokumentu egongo da herritarren eskura udalaren webgunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide