Laudio aratusterako motorrak berotzen eta mozorro-lehiaketa klasikorako prestatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko ots. 9a, 16:14

Programatutako jarduerak otsailaren 26an eta martxoaren 1ean egingo dira. Laudioarren aratustetako ikono protagonista ere ez da faltako: Lezeagako Sorgina ezaguna.

Aratusteak bertan dira, eta egoera epidemiologikoa egoera baikorragorantz doan arren, Laudioko Udalak jardueraz beteta egongo den baina beste urte batzuetakoaren desberdina izango den inauteri programa diseinatu nahi izan du. Ekitaldiak otsailaren 26an eta martxoaren 1ean egingo dira. Eta horietan ez da laudioarren aratustetako ikono protagonista faltako: Lezeagako Sorgina ezaguna. Otsailaren 26an desfileari hasiera emateaz gain, martxoaren 1ean, 19:00etan, Lezeagako Sorginaren eskutik unerik berezi eta magikoenetako bat biziko dute herritarrek: txarkeria sutara.

Bitartean, otsailaren 26an eta martxoaren 1ean, laudioarrek desfileak, musika-animazioa, ikuskizun ibiltariak eta ume-parkeak izango dituzte. “Covid-19aren hedapena nabarmen hobetu den arren, kontuz eta zuhur jardun behar dugu, birusak hor jarraitzen duelako”. Egitarau hau desberdina da, baina segurua herritar guztientzat. Oraingoan, jende-pilaketak saihesteko, jarduera ibiltariak aukeratu dira. Horrela, herritarrek modu seguruan gozatu ahal izango dituzte ekitaldi guztiak”, aurreratu du Maite Cortazar Kultura eta Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak. Laudiok bere mozorro-lehiaketa klasikoari eutsiko dio. Parte hartu nahi dutenek ihauteriak2022@laudio.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz eman beharko dute izena. Izena emateko epea otsailaren 24ko 00:01etik 25eko 24:00etara egongo da zabalik. Kultur Etxean ere eman ahal izango da izena, baina hori 26an izango da, 16:30etik 17:45era. Sari-banaketa desfilea amaitu ondoren eta banaka egingo da, hau da, saria jaso duen pertsona bakoitzarekin telefonoz harremanetan jarrita. Eta taldearen ordezkari bakarra joan ahal izango da saria jasotzera. 

Mozorro-lehiaketaren kategoriak eta sariak:

  • 21 pertsona baino gehiagoko taldeak: 1. saria 450€ / 2. saria 300€ / 3.saria 150€
  • 8 eta 21 pertsona arteko taldeak: 1. saria 250€ / 2. saria 150 € / 3. saria100€
  • Talde txikiak: 1. saria 150€ / 2. saria 75€/ 3. saria 50€
  • Helduak banaka: 1. saria 100€ / 2. saria 50€
  • 12 urtetik beherako umeak banaka: 75 eurotan (1. saria) eta 50 eurotan(bigarren saria), hurrenez hurren, baloratutako opari ludiko-didaktikoak.
  • Karrozak: 1. saria 300€ / 2. saria 200 €/ 3. saria 100€
  • Animazioa: 1. saria 150€
  • Sari berezia: 1. saria 150€

EGITARAUA

LARUNBATA, OTSAILAK 26
• 13:00etatik aurrera Musika-animazioa Laudioko kaleetan zehar Txipirones fanfarrearen eskutik
• 18:30ean Aratustetako desfilea, inauterien protagonista den Lezeagako Sorgina buru dela. Ibilbidean zehar Malabar, Su, Akrobazia eta Bola Ibiltari ikuskizunez gozatu ahal izango dugu.
• DESFILEAREN IBILBIDEA: Lamuza Lezeaga parean, Viña vieja, Zumalakarregi, Baias, Nerbioi, Ibaizabal, Zumalakarregi.
• 19:30ean Sarien banaketa. Modu pribatuan egingo da saridun bakoitzarekin, eta telefonoz deituko zaie izena ematean jakinarazitako telefono-zenbakira. Ondoren, Udalaren ohiko komunikabideetan (webgunea, Facebook, Instagram, ZUIN) argitaratuko dira.
• 20:00etan Nomadas del Viento taldearen ikuskizun ibiltariak herriko erdiguneko hainbat tokitan
• 20:00etan Musika-animazioa kaleetan zehar Kamikaze fanfarrearen eskutik

ASTEARTEA, MARTXOAK 1
• 17:00etatik 19:30era Aldai plazan, umeentzako parkea
• 17:45ean Herriko Plazan, Umeentzako “Circus Show” ikuskizuna
• 19:00etan. Lezeagako Sorginak txarkeria erreko du. Txarkeria sutara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide