Laudioko Udalak pumptrack pista berria ireki du ostiral honetan herritarrentzat.
Pista Latiorro kalearen eta Latiorrondo gunearen arteko triangelu formako berdegunean dago. Parkeak 1.100 metro karratu inguruko azalera du, eta bereizitako baina elkarrekin lotzeko moduko bi ibilbidetan bereizten da, espazioaren erabilera optimizatzeko.
Jende guztiarentzat egokitutako horrelako parkeek, aire zabalean gailu irristakorrekin jarduera ugari egiteko aukera ematen dute, oztopoak, jauziak, arekak… gaindituz. Pistak 128.260,00 euroko aurrekontua izan du (BEZa barne).