Urte amaierako eta hasierako euriteek luiziak eragin zituzten, eta bi hegalen erdian dagoen bidea kaltetu zuten. Arrisku handiagoa saihesteko, udal administrazioak bidea egonkortzeko lanak hasi zituen otsailaren 8an, erreiak hinkatuz. Lan hori errematatzeko eta lotzeko habe bat erabili da, horrela, euspenerako eta segurtasunerako hesia eraikitzeko.
Datozen asteetan, Laudioko udalak aurrera egingo du lanekin mendi-hegalean, geo-sare batekin euspena eginez. Azken helburua luizi gehiago ez gertatzea da.
Era berean, herriko beste bide batzuetan ere esku hartuko da, haien egoera egokitzeko eta ziurtatzeko.