Liburutegi berria irekiko denez, eta egungo instalazioetako materiala “Frontoiko Etxea” izeneko eraikin berrira (Lamuzako parkean) eraman ahal izateko, Laudioko liburutegiak behin-behinean etengo du liburuak mailegatzeko zerbitzua martxoaren 15etik, apirilerako aurreikusitako kultur ekipamendu berria ireki arte.
Erabiltzaileei eragozpenik ez sortzeko, eta irakurketaz gozatzen jarraitu ahal izateko, nahi dutenek gehienez ere 7 liburu edo material hartu ahal izango dituzte ostegun honetatik, otsailaren 24tik, martxoaren 15era arte, biak barne.
Hori bai, alokatutako liburuen edo materialen itzulketak liburutegi berrian egingo dira, ireki eta lehenengo 15 egunetan. Bitartean, Aretako liburutegiak normaltasun osoz funtzionatzen jarraituko du, baita egungo liburutegiaren eraikinean dauden ikasgelak ere.