Laudioko Udalak argi berdea eman die abereak hiltzera eramateko garraiorako diru-laguntzei

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko ots. 25a, 14:44

12.000 euroko laguntza-sorta bi alditan banatuko da: 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra eta 2022ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era.

Uztailaren 2an udal hiltegia itxi ondoren, Laudioko Udalak, euren ustiategia Laudion duten abeltzainentzako laguntza-lerroa gauzatzeko lanari ekin zion. Bada, ostiral honetan egindako Gobernu Batzordean, Udalak argi berdea eman nahi izan dio 2021-2022 urteetarako abereak hiltzera eramateko garraiorako diru-laguntzen deialdiari. 12.000 euroko laguntza-sorta horren bidez, abeltzaintza-ustiategien titularrei konpentsazioa eman nahi die abereak ustiategitik hiltegira hiltzera eramateko egin behar dituzten joan-etorrien gastuengatik.

Diru-laguntzen zenbateko osoa bi alditan banatuko da. Lehenengoak 2021eko uztailaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egindako joan-etorriak bilduko ditu, eta bigarrenak 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean egindakoak. Bi kasuetan, zenbateko osoaren % 50erainoko diru-laguntza emango da. Aurreikusitako zenbatekoa ez bada nahikoa ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei diru-laguntza emateko, gobernu-taldeak partida ekonomikoa handitzeko konpromisoa hartu du, ebatzi gabeko eskaerei erantzuteko.

Laudion erroldatuta dauden eta udalerrian jarduten duten abeltzaintzako ustiategien titularrek jaso ahal izango dituzte laguntzak –Arabako Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatuta egon beharko dute–. 2021ean egindako joan-etorrietarako eskabideak deialdi hau argitaratu eta indarrean jartzen den egunetik hasi eta hurrengo 30 egun naturaletan eskatu ahal izango dira. Urte honetan egindako joan-etorrietarako, eskaera egiteko epea uztailaren 1etik 31ra bitartekoa izango da. Laguntza horiek bateragarriak dira beste diru-laguntza mota batzuekin. Eskaerak Udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu ahal izango dira

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide