Urtero bezala, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Laudioko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak programa zabala diseinatu du martxoaren 3tik 13ra, emakumeen eskubideak oroitzeko, gogorarazteko eta aldarrikatzeko. Oraindik bide luzea dago egiteko emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko. Horregatik, beharrezkoa da demokrazian sakontzea eta euskal gizarte kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta gizartearen eta ekonomiaren ikuspegietatik jasangarriagoa eraikitzea.
Gizarte gisa dugun erronka horretan, Udalak konpromisoa hartu du aurrera egiteko berdintasunaren arloko politikak eta zerbitzuak diseinatzen eta planifikatzen, jarraipen- eta ebaluazio-mekanismoak bultzatzen eta indartzen, eta arauak, argibideak eta jarraibideak prestatzen, 4/2005 Legean eta hura garatzeko araudian ezarritakoa bere esku-hartze eremuetara egokitzeko. Hori guztia, beti ere, herritarrekin eta tokiko emakume feministen elkarte eta mugimenduekin lankidetza estuan.
“Badakigu gure herri eta hirietan berdintasunarekin gero eta sentsibilizatuago dauden eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako neurriak eskatzen dituzten herritarrak ditugula. Horregatik, Lege berri hau aukera bikaina da gizartearen aldarri horri eta instituzioek herritarren aurrean duten konpromisoari erantzungo dien tresna batez hornitzeko”, adierazi du Loli Muriel Berdintasun zinegotziak.
Antzerkia, zinema, hitzaldiak edo bakarrizketak dira Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta programatu dituen ekitaldietako batzuk. Bestalde, udal-administrazioak dei egin nahi die herritarrei aldarrikapen-ekintzekin bat egin dezaten, eremu guztietan emakumeentzat bizitza librea eraikitzea ikusaraziko, baloratuko eta partekatuko duen gizartearen alde.
MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoak 3, osteguna:
• ANTZERKIA: “ANARKIA RELACIONAL”. Beste garai bateko bi emakume, artisau-opiletan adituak, betikoak, bizitza osokoak, nahastuta ala? badoaz PURO BOLLO Jaialdira beren artearen, opilen, erakustaldi bat egitera. Behin han daudela, LGTB terminologia batean murgilduko dira; ulertu nahi dute, baina pixka bat helduta eta nagusi harrapatu ditu. Gustura sentitzen dira espazio libertario honetan, non neska gazteek pikutik… edo pikatik ateratzen zaiena egiten duten. KASINOA. 18:30ean. Sarrera librea gehienezko edukiera bete arte. 16 urtetik aurrera.
Martxoak 4, ostirala:
•HAURRENTZAKO ETA FAMILIENTZAKO ANTZERKIA: URPEKAKARIAK.Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten bi pertsona dira. Urertzean erdi aspertuta daudela, bihurrikeria bat bururatuko zaie: zergatik ezhondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Urperatzeko jantzia prestatukodute eskura dituzten objektuekin, eta hustubidea bilatuko dute, zaintzendituen sorosleak gainbegiratuta. Urpekaritzan ari diren bitarte horretanzehar, etengabe topo egingo du bakoitzak bere gorputzarekin,lagunarenarekin edo igerilekuko gainerako erabiltzaileekin: haurrak,helduak, adinekoak, dibertsitate funtzionala duten igerilariak... Era askotakosentsazioak izango dituzte (bizkortasuna, itolarria, plazera, hoztasuna...) etasentitzen eta ikusten ari diren guztiari esker hausnarketa txiki bat egin ahalizango dute. Horixe da, hain zuzen ere, proiektu honen helburua: ikusletxikienek beren gorputzei erreparatzea eta aniztasunari, sexualitateari,genero-rolei eta abarri buruzko gogoeta eta hausnartzea egin dezaten,modu sotil eta umoretsuan. ARETAKO LIBURUTEGIA. 18:30ean. EUSKARAZ.Sarrera librea gehienezko edukiera bete arte.
•ARETAKO LIBURUTEGIA. 18:30. EUSKARAZ. Bertso eta Antzerki saioaLANKU konpainiaren eskutik. Sarrera librea da gehienezko edukiera betearte. Jarduera haurrei zuzenduta dago.
Martxoak 5, larunbata:
•ZINE-FORUMA, “LA VIDA ERA ESO”, 18:30EAN, 7 URTETIK AURRERA, 3EURO. LAUDIOALDE.
Martxoak 7, astelehena:
•GENERO-BERDINTASUNA SUSTATZEKO DINAMIKA. 17:30etik 19:30eraKULTURA ETXEA. CUÉNTAME ELKARTEA.
Martxoak 8, asteartea:
•MARTXOAREN 8KO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA IRAKURTZEA. HERRIKOPLAZA. 12:00etan.
•ELKARRETARATZEA Herriko Plazan 18:30ean Emakumeen NazioartekoEguna dela eta Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol elkarteekantolatuta.
Martxoak 10, osteguna:
•“NUESTROS CUERPOS, NUESTRAS VIDAS” HITZALDIA. Emakumezaharrenen ezagutza berreskuratuz. Emakume helduok gure bizipena bizieta heldu dugu. Hitzaldi hau adineko emakumeen begirada etanarrazioetara lehen aldiz hurbiltzea da. Josune Munozek (SKOLASTIKA)dagoeneko aktibo daudela eta esperientziak nahiz ezustekoren bat edobeste partekatuko ditu. LIBURUTEGIA. 19:00etan.
Martxoak 12, larunbata:
•ZINEGOAK. Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen NazioartekoJaialdia, bere hedapen formatuaren bidez. FILM LABURREN SAIOA.18:30ean. Sarrera doan. LAUDIOALDE.
Martxoak 13, igandea:
•ESKUALDEKO BERDINTASUNAREN ALDEKo III. MARTXA ARAUTUA. Partehartu nahi dutenek Altzarrate eta Kaskagorri klubetan eta Aiarako UdalekoHAZ bulegoann eman ahal izango dute izena otsailaren 22tik martxoaren10era, edo kamiseten izakinen amaiera arte. Laudion, Altzarrate elkarteaeta herri laguntzaileak Laudioko udaletxearen sarreran egongo dira astearteeta ostegunetan 11:00etatik 13:00etara. Amurrion, Kaskagorri elkarteaKultura Etxean egongo da martxoaren 4tik 11ra, 17:00etatik 19:00etaraastelehenetik ostegunera eta 11:00etatik 13:00etara ostiraletan. Izen-ematea 5 €. Kopuru hori 2020an ordaindu bazenuen, ez duzu berriroordaindu beharrik. Ibilaldi arautua goizeko 10:00etan hasiko da LaudiokoHerriko plazatik Amurrioko Herriko plazaraino eta ordu berean AmurriokoHerriko plazatik Laudioko Herriko plazara, Nerbioi ibaiaren ondoko bidetik.ALTZARRATE ETA KASKAGORRI.
•Bakarrizketa “DESAPAREZCA AQUÍ”, Patricia Sornosaren eskutik. Sinopsia:Patricia Sornosak bere komedia ateratzen du giza zabor artean murgilduz.Feminista, argi eta garbi, zuzentasun ideologikotik urruntzen da gehienhaserretzen duten gaien lagin bat eskaintzeko eta zuzenean etairmotasunez tratatzeko. Barre amorraturako, gogoeta logikorako etaezusteko komikorako gonbita. Rara avis komiko honek umorezko hizkeralotsagabea eta jarrera amorratua eta sutsua erabiltzen ditu desagertu artebarre eginarazteko. KASINOA. 18:30ean. 16 urtetik aurrera. Sarrera doan.