Laudioko Udalak, herritarrekin batera udal inbertsioaren lehentasunak zehazteko beste prozesu bat jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mar. 3a, 07:00

Laudioko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen beste deialdi bat jarri du abian, herritarren inbertsio-lehentasunak ezagutzeko, eta gutxienez 300.000 € bideratuko ditu 2023an gauzatuko diren herritarren ideietara Laudioko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen beste deialdi bat jarri du abian, helburu argi batekin: laudioarrek etorkizuneko Laudio eraikitzearen inguruan euren ideiak eman ahal izatea. Oraingo honetan, Udalak gutxienez 100.000 euro bideratuko ditu 40.000 euroko inbertsioa gainditzen ez duten proiektuetara, eta beste 200.000 euro hortik gorako gastua dutenetara.

Aurten jarraituko den metodologiak hainbat berrikuntza dakartza. Lehenik eta behin, prozesua herritarrei egindako inkesta batekin hasiko da, bai auzobatzarretan, bai aurreko inkestetan aldez aurretik identifikatutako udal-proiektuen aurrean herritarrek dituzten lehentasunak eta interes-maila ezagutzeko. Herritarrek kalean bertan parte hartu ahal izango dute, Herri Laguntzaileen bidez, aurrez aurre udaletxean bertan edo udalaren webgunean (www.laudio.eus).

Ondoren, bigarren fasea jarriko da abian, eta bertan formulario bat prestatuko da herritarrek ideia berriak aurkez ditzaten, xehetasun handiagoz, aurreko urteetako metodologiari jarraituz. Proposamenak jaso ondoren, hirugarren fasean sailek jasotako proposamenen edukia aztertuko dute, ikuspuntu juridiko, tekniko eta ekonomikotik. 

Legezkoak eta bideragarriak diren proposamenak, udalerrirako positibotzat jotzen direnak, laugarren faserako hautatuko dira, eta fase horretan herri-bozketa egingo da. Bozketaren emaitzak aztertzen direnean, lehenetsitako proposamenak 2023ko udal-aurrekontuaren proiektuan sartuko dira.

“Aurten metodologia aldatzen saiatu gara, prozesu are parte-hartzaileagoa egiteko, ekimena sendotzeko tresna berriak probatuz”, zehaztu du Ander Añibarro Laudioko alkateak.

Urtero bezala, Laudion erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztiek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, baita udalerriko edozein taldek, elkartek, enpresak edo erakundek ere. Edonola ere, proposatutako proiektuek Udalaren eskumenekoak izan beharko dira, hau da, ez dira beste administrazio batzuen mende egongo; legezkoak izan beharko dira eta ezin izango da egon hori gauzatzea ezinezko bihurtzen duen araudirik; udalerriaren onura komuna bilatuko dute; eta teknikoki, juridikoki eta ekonomikoki bideragarriak izan beharko dira.

Aurrekontu Parte-hartzaileetan gauzatutako proiektuak

Aurtengoa aurrekontu parte-hartzaileen laugarren edizioa da. Egungo legegintzaldian 2020ko aurrekontua egiteko abian jarritako tresna da, eta hurrengo urteetan ere eutsi zaio. “Herritarren lehentasunak ezagutzeko eta laudioar guztien beharrei erantzun egokia eman ahal izateko ondo funtzionatzen duen tresna da”, gaineratu du alkateak.

Gauzak horrela, azken hiru urteotan, Udalak herritarren proposamenetan
oinarritutako hainbat jarduera gauzatu ditu, eta adibide gisa hauek aipa daitezke:
• Zuberoa kaleko eta inguruko aparkalekuak berrantolatzea.
• Bizikletak garbitzeko espazio bat instalatzea.
• Laudioko Kulturaren Plan Estrategikoa idaztea.
• Arrañon merendero gune bat egokitzea.
• Polikiroldegiko kantxa berritzea.
• Nerbioi ibaia garbitzea (Enplegu Planaren barruan landutako proiektua).
• Lamuza parkerako irisgarritasuna hobetzea.
• Pumptrack bat eraikitzea.
• San Juanen merendero gune bat instalatzea.
• Ellakuriko igerilekuak hobetzea (2022ko lehen seihilekoan egingo da).
• Haurrentzako parke berria Lamuza parkean (2022ko lehen seihilekoan
egingo da).
• Terentzio eta Tomasa erraldoiak zaharberritzea (2022ko lehen seihilekoan
egingo da).
• Laudion rokodromo bat egitea (2022an gauzatuko da).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide