Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, guraso, langile eta euskaltzaleak deitu ditu Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostiralez, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera.
Laudio Ikastolan bat egingo dugu deialdiarekin. Horretarako hitzordu bikoitza izango dugu Ikastolako sarreran: 13:05ean, Bigarren Hezkuntzako ikasleen patio orduan, eta 16:30ean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen irteera orduan.