Laudiok beste 36 plaza gehitu dizkio 2020an hasitako lan-eskaintza publikoari

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mar. 18a, 18:38

Laudioko Udalak 70 lanpostu eskainiko ditu guztira 2020 eta 2022ko deialdien artean Laudioko Udaleko gobernu taldeak, 36 plaza berri dituen beste oposizio publiko deialdi bat onartu du ostiral honetan egindako Tokiko Gobernu Batzarrean. Laneskaintza publiko berri horrekin, udal-administrazioak 70 lanpostu finkatuko ditu bi urtean, izan ere, deialdi hau, 34 enplegu zituen eta 2020an deitu zen EPEari gehituko zaio.

Enplegu Publiko Eskaintzaren deialdi berri hori asko baldintzatu du “enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Lege berriak”. Lege horrek enplegu-eskaintzak garatzeko eta bitarteko langileak egonkortzeko sistema berria ireki du. “Enplegu Publiko Eskaintza deialdi berri honek egonkortu beharreko lanpostu batzuk LEParen ohiko sistemarekin konbinatzen ditu, baina edozein pertsonak eman dezake izena prozesuetako edozeinetan, aldez aurreko bere esperientzia edozein dela ere”, adierazi du Ander Larrinaga Funtzio Publikoko zinegotziak.

Laudio izan da aplikatu beharreko araudi berriaren arabera administrazio guztientzat derrigorrezkoa den deialdia abiarazi duen EAEko lehen udaletakoa.

Udalak gogorarazi du 2020an deitutako LEPa dagoeneko gauzatzen ari dela. Barne sustapen prozesuak ia amaituta daude, eta Administrazio Orokorreko 5 Teknikari plazak betetzeko lehen azterketa ekainaren 4an izango da, La Granja kiroldegian.

“2022an zehar, plaza gehien dituzten bi prozesuetan izena emateko epea irekiko da: Administrazioko langileena eta obretako peoi espezialistena”, adierazi du
zinegotziak.

2020ko eta 2022ko deialdiak batera hartuta, 70 lanpostuak honela banatzen dira:
• Lan-eskaintza publiko sistema erregularra (26 lanpostu): plaza hauek eskaintzen dira: sei administrari, udaltzaingoko hiru agente, hamar peoi espezialista, gizarte-langile bat, administrazio orokorreko bost teknikari eta psikologo bat. Azken bi lanpostu horietan deialdia abian da jadanik.
• Barne-sustapen bidezko lan-eskaintza publiko sistema: Udaltzaingoko 1. mailako lau agente plaza eskaintzen dira. Kasu honetan
ere deialdia martxan dago, lehen azterketa eginda.
• Egonkortzeko lan-eskaintza publiko sistema: administrari plaza bi eta igeltsero ofizial plaza bat eskaintzen dira.
• Ezohiko egonkortzea duen lan-eskaintza publiko sistema (37 lanpostu): Plaza hauek eskaintzen dira: hamabi administrari, sei operario, bi arkitekto tekniko eta garbiketako bi langile. Horrez gain, administrari laguntzaile, ingurumen-teknikari, delineatzaile, ikastetxe publikoko atezain, igeltsero ofizial, soldatzaile ofizial, sorosle-begirale, liburuzain, gazteria-teknikari, berdintasun-teknikari, itzultzaile, harreraatezain, gizarte-langile eta udaltzain plaza bana eskainiko da.

“Oposizio horiei esker, gure bizilagunek behar dituzten udal-izapideen garapena eta kudeaketa erraztu eta bizkortuko duen plantilla finkatua eta eguneratua izango
dugu”, adierazi du Ander Añibarro alkateak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide