Laudion egingo da datorren apirilaren 3an 'Greenpower-Bridgestone Zirkuituaren' lehen edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mar. 22a, 12:00

Datorren apirilaren 3an, ibilgailu elektriko eta ekologikoen “Greenpower IberiaBridgestone” zirkuituaren Arabako lehenengo proba egingo da Laudion. Proba, soluzio aurreratuetan eta mugikortasun jasangarrian mundu mailako liderra den Bridgestonek, eta Alfonso Líbano Firestone haren fundazioak sustatu dute. 

Proba Aldai Plazan egingo da 10:00etatik 14:00etara. Lehiaketan Bizkaiko eta Arabako hainbat ikastetxetatik etorritako hamar bat taldek hartuko dute parte. Bat neskena
izango da, bi mutilenak eta gainerakoak mistoak. ‘Goblins’ izeneko modalitatean izango da, eta 9 eta 11 urte bitarteko lehen hezkuntzako umeek hartuko dute parte. Ekitaldiak Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko Udalaren babesa du.

“Greenpower – Bridgestone Zirkuitua” hezkuntza-programa auto-lasterketa multzo bat da, eta 9 eta 25 urte bitarteko umeek eta gazteek euren auto elektrikoa diseinatu eta eraiki behar dute haietan parte hartu ahal izateko. Proba horietan, lehentasuna ematen zaie aurrez ezarritako ibilbide bati motor elektrikoaren eta baterien konbinazio jakin batekin –denentzat berdina– ibilgailuek eman diezaioketen itzuli-kopuruari, eta autoaren karrozeriaren diseinuari eta alderdi mekaniko eta elektrikoei, errendimendua hobetzeko. 

Lehiaketetan, irabazlea bateria agortu barik kilometro gehien egitea lortzen duena izango da, eta, beraz, ez du azkarrenak irabazten, modu eraginkor, energetiko eta jasangarrian gidatzen duenak baizik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide