Laudioko Udalak udal liburutegi berria inauguratuko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko api. 2a, 10:00

40.000 bolumen baino gehiago izango dituen kultur azpiegitura, apirilaren 11tik, astelehenetik, aurrera egongo da erabilgarri laudioarrentzat.

Laudioko Udal Liburutegi berria ia prest dago herritarrei ateak irekitzeko. 40.000 bolumen baino gehiago izango dituen kultur azpiegitura, apirilaren 11tik, astelehenetik, aurrera egongo da erabilgarri laudioarrentzat.

Behin betiko ireki aurretik instalazioa ezagutu nahi dutenek, Udalak hilaren 9rako, larunbaterako, antolatu dituen ate irekien jardunaldia eta bisita gidatuak izango dituzte. Bisitak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egingo dira, gehienez 20 pertsonako taldeetan, eta 20-30 minutuz behin. Ez da aurretik izenik eman beharko.

Datozen asteetan, Laudioko Udalak kultur ziklo bat egingo du Liburutegian, bertako idazleekin eta umeentzako ipuin kontalariekin. Datozen egunetan emango dira ezagutzera xehetasun guztiak.

Azpiegitura

Solairu bakoitzak aulkiak, ordenagailuak eta ikasteko espazioak izango ditu. Umeentzako gunea eta haur txikientzako txokoa gainerako geletatik bereizita egongo dira, kultur instalazioa erabiltzen duten erabiltzaileak ez nahasteko. Horrela geratuko da, beraz, eraikinaren banaketa berria:

  • Beheko solairuan eremu digitala, irakurketa-gunea, langileen bulegoa eta ume eta gazteentzako lekua daude. Solairu horretan egongo dira, baita, eguneroko prentsa, aldizkariak, ikus-entzunezko materiala, irakurketa feministen txoko morea, umeentzako materiala eta kontsulta-liburuak ere.
  • Bakoitzak 130 metro karratu dituen lehenengo eta bigarren solairuetan, ikasteko eta irakurtzeko guneak daude, bai eta liburuen apalak ere. Helduentzako eleberri, poesia, antzerki, saiakera, biografia eta komikiak lehen solairuan. Eta azkenekoan hizkuntzei, oposizioei eta espezializatutako ikasgaiei buruzkoak.
  • Komunak eta kontsignak beheko solairuan daude

Argazkiak: Aiaraldea Komunikabidea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide