Sorlasean, Laudioko Udalak urte hasieran abian jarri zuen umeentzako antzerki ikastaroa, oso arrakastatsua izan da. Izan ere, parte hartu duten umeek (17 guztira) 9,7ko puntuazioa eman diote jarduerari 10 puntuko eskalan. Balorazioa astelehenean egin zuten, Kasinoan egin zen itxiera ekitaldian.
2022ko urtarriletik apirilera programatutako jarduerak, arte eszenikoen arloan trebatzeaz gain, umeen gorputz-adierazpena sustatzen, zentzumenak lantzen eta, batez ere, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzen lagundu du. Tailerra Josune García Vicuña euskaltegiko irakasle eta euskarazko proiektuen dinamizatzaileak zuzendu du.