Laudio Hazik lana bilatzen laguntzeko zerbitzu berria jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko api. 12a, 18:00

Ekimen horren bidez, Udalak udalerriko enplegagarritasuna hobetu nahi du.

Astelehen honetatik aurrera, Laudioko Udalak, Laudio Haziren bitartez, lana bilatzeko zerbitzu berria jarriko du martxan, udalerriko langabeei laguntzeko. Astero, Udalaren webgunean lan-eskaintza publiko eta pribatuen zerrenda argitaratuko da. Bertan datu hauek bilduko dira: enplegu-atarietan (hasieran Infojobs, Infoempleo eta Indeed), aldi baterako lan-enpresa edo ABLEetan (Grupoempleo, Randstad, Adecco, Iman Temporing, Eulen eta Alliance), Lanbiden, eta beste enpresa pribatu eta zentro batzuetan agertzen diren eskaintzak. Autonomia erkidegoko egunkarietan jasotzen diren lan-eskaintzak ere argitaratuko dira. Eskaintzarekin batera, eskainitako enplegua lortzeko baldintzak eta izena emateko prozedura aurreratuko dira.

Zerbitzuak ez ditu Laudiorako lan-eskaintzak bakarrik barne hartuko, hurbileko beste udalerri batzuk ere izango ditu kontuan, hala nola Aiaraldeko herri guztiak (Amurrio, Okondo, Artziniega, Aiara, Orozko, Urduña), Laudio-Bilbo ardatza (Arrankudiaga-Zollo, Ugao-Miraballes, Arrigorriaga eta Basauri barne), eta Bilbo Handia. Eskaintzak astero eguneratuko dira, eta izena emateko aktibo daudenak baino ez dira jasoko.

Ekimena beste pauso bat da Laudio Haziren estrategian eta Laudion enplegua eta laudioarren enplegagarritasuna hobetzeko eskainitako zerbitzuetan, eta beste programa batzuekin bat egiten du, orientazio-zerbitzuarekin, enplegu-planekin edo Udalak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroekin, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide