Maiatzaren 8an, igandea, Vital Fundazioa Laudioko Herriko plazan izango da berriro goizeko 11:30etatik aurrera “VITAL ZUHAITZAK” programarekin. Ekimen horren helburua zuhaitz edo baso baten azterketa egitea eta horri “babesa” ematea da. Horretarako, Herriko plazan dagoen informazio-standean banatuko diren motxila zientifikoak erabili beharko dira. Oraingo honetan, jarduera berritasunekin itzuliko da, aurreko kanpainan parte hartu zuten pertsonek eta parte-hartzaile berriek aukeratzen duten zuhaitzari edo zuhaiztiari buruzko azterketa erraza egin ahal izateko eta, horrela, horien egoera egiaztatzeko.
Egun horretan bertan jolasak, jarduerak, lehiaketak eta musika ere izango dira. Pertsona guztiak, edozein adin dutela ere, hurbildu eta gozatu ahal izango dute igande goizean.