Laudiok San Prudentzio danborrada klasikoa berreskuratuko du aurten

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko api. 27a, 07:00

Rakatapla elkarteak eta Laudio ikastolak antolatuta programatutako jarduerak apirilaren 27an eta maiatzaren 1ean egingo dira.

Laudiok San Prudentzio danborrada klasikoa ospatuko du datorren asteazkenean, apirilak 27. Rakatapla aisialdi-, gastronomia- eta kultura-taldeak, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz azken bi urteetan ospatu gabe egon den jai tradizionala berreskuratu du. Laudioarrek asteazkeneko 22:00etatik aurrera Aldai Plazatik abiatuko den kalejirarekin berreskuratuko dute ohitura historiko hori. Kalejira herriko kaleetan zehar ibiliko da, eta, amaitzeko, San Prudentzioren erretreta interpretatuko dute eta 00:00etan ikurriña igoko dute Herriko Plazan.

Herriko txikiek ere euren danborrada izango dute. Ekitaldia 17:30ean hasiko da Herriko Plazan eta Batzalarrin, Araba, Zumalakarregi, Ibaizabal, Alberto Acero plaza, Batzalarrin eta Herriko Plaza zeharkatuko ditu. Danborradaren ondoren, eta eguraldiak horretarako aukera ematen badu, Laudioko txikiek tailerrak eta disko-dantza izango dituzte Alberto Acero plazan. Euria egiten badu, jarduerak Aldai plazan izango dira. Laudio Ikastolak antolatu du ekimena, eta Milagrosa, Lamuza eta Latiorro ikastetxeek ere hartu dute parte.

Maiatzaren 1ean ere herriko beste klasiko bat berreskuratuko da: barraskiloak saltsan lehiaketa eta dastaketa, Rakataplak antolatuta. Lehiaketaren hogeita zortzigarren edizioan parte hartu nahi dutenek 09:00etatik 10:00etara eman ahal izango dute izena Herriko plazan. Kazolen aurkezpena 12:30ean izango da.

“Udaletik, pandemiaren ondorioz pixka bat baztertuta geratu diren tradizioa, jaia eta kultur jarduera berreskuratzeko asmoarekin jarraitzen dugu, herrian hain errotuta dauden ekimen horiek guztiak bultzatuz. Eta ginena berriro izateko asmo sendoarekin. Premisa horrekin berarekin, eta herriko bizitza soziala dinamizatzeko asmoz, udaberri honetarako kultur programa berria diseinatu dugu, KultUDABERRIA. Eta horren barruan gure euskal ondareari, ohiturei eta sustraiei eskainitako “Euskal Mamia” izeneko zikloa”, gogorarazi du Maite Cortazar Kultura eta Jaietako zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide