Duela ia mende batetik hona apirilaren 23an herritarrek Liburuaren Eguna ospatzen dute. Bada, aurten, Laudioko Udalak, egun hori atzean geratu bada ere, liburuekiko eta irakurketarekiko grina sustatu nahi du auzokideen artean. Horregatik, kultur zikloa diseinatu du udal Liburutegi berrian maiatzaren 10, 16 eta 18rako.
Asteartean, hilak 10, Txani Rodriguez kazetari eta idazleak eta Patxi Iturregi, Amado Gómez eta Mikel Ayllon idazleek osatutako solasaldi irekira joateko aukera izango dute laudioarrek. Saioan, Laudioko Udal Liburutegia izan denarekin izan duten esperientzia eta harreman estua azaltzen saiatuko dira, aipatutako kultur instalazioan bizi izandako pasadizoak kontatzeaz gain. Baita nola eta zerk piztu zien idazteko grina ere. Hitzaldia amaitzean, topaketara doazenek parte hartu eta gonbidatuekin eztabaidatu ahal izango dute.
Txikientzako jarduerak ere egongo dira maiatzaren 16an eta 18an, eta umeentzako ipuin-kontalarien bi saio izango dituzte Ana Apikaren eta Boniface Ofogoren eskutik, hurrenez hurren. Hilaren 16an “Paperezko zirkua” antzezlana eskainiko da, euskaraz, eta 18an “El león Kandinga”, gaztelaniaz. Bi topaketak 18:00etan izango dira Udal Liburutegian.
Ordutegi jarraitua
Gaurtik, asteartetik, maiatzak 3tik, aurrera, Udal liburutegia astelehenetik ostiralera erabili ahal izango dute hala nahi duten laudioarrek, 09:00etatik 21:00etara. Asteburuan, erabiltzaileek ordutegi berean erabili ahal izango dituzte ikasketa-gelak. Liburuak maileguan uzteko ohiko zerbitzua larunbateko 14:00ak arte egongo da martxan. Udalak azpiegituraren ordutegia zabaltzea erabaki du, zerbitzua herritarren beharretara egokitzeko. Hala ere, eta aurreko urteetan bezala, udako hilabeteetan, ekainean, uztailean eta abuztuan, kultur instalazioa goizez baino ez da irekiko, 09:00etatik 14:00etara, bizilagunek erabil dezaten.