Laudioko herritarrek inbertsio zehatzak aurkez ditzakete dagoeneko 2023ko partaidetzarako aurrekontuetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mai. 9a, 07:00

Proposamen berriak aurkezteko epea gaur hasi eta maiatzaren 31ra arteluzatuko da. Inbertsio-proiektu zehatzak aurkezteko aukera ematen duen prozesuarenfase berria da.

Gaurtik, maiatzaren 6tik, 31ra, hala nahi duten laudioarrek jarduketa- edo inbertsio-proposamen zehatzak aurkeztu ahal izango dituzte 2023ko partaidetzarako aurrekontuetan. Interesa dutenek Udalaren webgunean gaitutako inprimakia erabilita edo Udaletxean bertan dagoen postontzi fisikoaren bidez hartu ahal izango dute parte. Partaidetzarako aurrekontuen lehen fasean, herritarren 200 inkesta baino gehiago eta izaera orokorragoa zuten inbertsioetarako 418 ideia edo iradokizun ere jaso ziren. 

“Aurrekontuak baliabide publikoen parte bat nora bideratu erabakitzeko herritarrek duten funtsezko tresna dira. Funtsezkoa da proiektuak herritarrengandik sortzea. Horregatik, laudioarrak berriro animatu nahi ditugu parte hartzen jarraitzera eta etorkizuneko Laudio eraikitzen laguntzera”, adierazi du Ander Añibarro alkateak.

Fase berri horrekin, udal administrazioak proiektu zehatzagoak jaso nahi ditu, zehatzago landu ahal izateko. 1. faseko inkestan Laudioko behar orokorrei buruz galdetu zen, eta orain ideia eta proiektu zehatzagoak aurkez daitezke, kostua, kokapena, deskribapen zehatza… gehituz.

Proposamenak jaso ondoren, hirugarren fasean udaleko sailek jasotako proposamenen edukia aztertuko dute, ikuspuntu juridiko, tekniko eta ekonomikotik. Legezkoak eta bideragarriak direnak, eta udalerrirako positibotzat jotzen direnak, laugarren faserako bahetu eta hautatuko dira, eta fase horretan batzuk herritarrek bozkatzeko jarriko dira. Oraingo honetan, Udalak gutxienez 100.000 euro bideratuko ditu 40.000 euroko inbertsioa gainditzen ez duten proiektuetara, eta beste 200.000 euro gastu handiagoa dutenetara.

2022ko jarduketak

Prozesuaren lehen fasean lortutako erantzun ona ikusita, Udalak 2023ra arte ez itxaroteko eta herritarrek proposatutako hainbat jarduketa aurten gauzatzeko konpromisoa hartu du. Adibidez, errepidean bidegorria seinaleztatzea, txakurren aisialdirako gune berriak jartzea, Nerbioi ibaia garbitzea Laudiotik igarotzean, kultur programa berriak abian jartzea, Lamuzako parkeko haur-parke berria edo rokodromoa gauzatzea edo hobekuntzak egitea Gardeako Gizarte Zentroan eta Ellakuriko igerilekuetan.

“Herritarren parte-hartzetik datozen proposamenak jasotzen dituzten laugarren aurrekontuak dira hauek. Eta aldi horretan, beste inbertsio batzuen artean, bizikletak garbitzeko gune bat jarri da, Arrañon merendero gune bat egokitu da, Kiroldegiko kantxa berritu da, Lamuza parkerako irisgarritasuna hobetu da eta pumptrack-pista bat eraiki da”, adierazi du alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide