Laudiok Kultura Kontseilua osatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mai. 18a, 13:44

Parte hartu nahi duten erakundeek eta pertsonek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 30era arte.

Joan den maiatzaren 8an jarri zen indarrean Laudioko Kultura Kontseiluaren funtzionamendu-erregelamendua, udalaren jarduketa-proposamenak edo kultura-sektoreko eragileen arteko lankidetzarako proposamenak jasotzeko, sustatzeko, aztertzeko eta gauzatzeko kontsulta-, eztabaida- eta partaidetza-organoa. Kontseilua hauek osatuko dute: Ander Añibarro alkateak, Maite Cortazar Kultura, Kirol eta Jai Zerbitzuko zinegotzi ordezkariak, Udaleko Osoko Bilkuran ordezkaritza duen talde politiko bakoitzeko kide batek, eta Laudion kulturaren garapenaren alde lan egiten duten elkarte, herri-erakunde, talde egonkor eta beste eragile batzuetako 16 ordezkarik. Nolanahi ere, ordezkariak 16 urtetik gorakoa izan beharko du eta udalerrian bizi beharko du (udal-errolda).

Parte hartu nahi duten erakundeek eta pertsonek Kultura Kontseiluarekin bat egin ahal izango dute, udalaren webgunean dagoen eskaera orokorraren bidez (E00.01). Eskaerak berak eskatzen dituen datuez gain, interesatuek herriko eragilearen, elkartearen, erakundearen edo talde egonkorraren funtzio edo jarduera nagusia, eta kulturarekiko eta Kontseiluan parte hartzeko interesa izateko arrazoi frogatua adierazi beharko dute. Elkarte, herritar-erakunde edo talde egonkor baten ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentazioa eskatuko da. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 16tik 30era bitartekoa izango da, biak barne.

Eskaera-kopurua Kontseiluan dagokien kide-kopurua baino handiagoa bada, interesdun guztien esku egongo da pertsona titularrak eta ordezkoak izendatzeko ardura. Eskabideak maiatzaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

“Udalerriko kultura-garapenean inplikatzea ezinbesteko baldintza da kultura-eredu berria, azken batean, gizarte-eredu berria bermatzeko”, adierazi du Maite Cortazar Kultura, Jai eta Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide