Laudiok Santa Luzia ospatuko du berriro maiatzeko azken asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mai. 20a, 18:09

Aurtengo jaien kartela/ Laudioko Udala

Udalak autobus zerbitzua jarriko du martxan hilaren 29an eta 30ean mugikortasunurriko pertsonentzat.

Maiatzeko azken asteburuan Laudiok urteetan herriko jai tradizional eta sentituenetakoa izan dena berreskuratuko du: Santa Luzia. COVID-19aren pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, aurten laudioarrek berriro ere hartu ahal izango dute parte tradizio handiko jai berezi hauetan, izan ere, “oso festa laudioarrik bada, hauxe da”, zehaztu du Maite Cortazar Kultura eta Jaietako zinegotziak. Jarduerak larunbatean, hilak 28, hasiko dira Altzarrate Peñak antolatzen duen “Santa Luzia desafio bertikala” izenekoarekin.

Maiatzaren 29an eta 30ean Santa Luziako zelaietan kalejirak, artzain txakurren erakustaldia, erromeriak, diskofestak, zirku tailerrak eta askoz gehiago izango dira!

Izan ere, programatutako jarduerak inork galdu ez ditzan, Laudioko Udalak institututik 09:30etik 10:45era irtengo den autobus zerbitzua jarriko du abian igandean eta astelehenean, mugikortasun urriko pertsonentzat. Bakoitzak 14 plaza dituen bi mikrobusak jaisteko ordutegia, 13:00etatik 14:30era izango da.

EGITARAUA

MAIATZAK 28, LARUNBATA
11:00etan. SANTA LUZIAKO V. ERRONKA BERTIKALA. Altzarrate Elkarteak antolatua. Irteera Ugarteko plazatik izango da.

MAIATZAK 29, IGANDEA
10:30ean. KALEJIRA, EKIN JOLEAK taldearen eskutik
11:00etan. MEZA / MISA
12:00etan. ARTZAIN TXAKURREN ERAKUSTALDIA. Arate elkarteak antolatua
12:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 16:30era ERROMERIA, LOTXO taldearekin

MAIATZAK 30, ASTELEHENA
11:00etan. MEZA / MISA
12:00etan. ZIRKU, OREKA ETA MALABARE TAILERRAK. JOLASAK
12:00etatik 14:00etara ERROMERIA, Lotxo taldearekin
15:30etik 17:00etara DISKOFESTA “Dantzatzeko prest”
19:30ean. KALEJIRA herriko kaleetan, MOLTO VIVACE taldearen eskutik

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide