Laudioko Udalak ireki du Herri Udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mai. 24a, 07:00

2012 eta 2018 artean jaiotako haurrek eta 2006 eta 2011 artean jaiotako gazteek parte hartu ahal izango dute. Matrikulatzeko epea maiatzaren 25etik ekainaren 8ra egongo da zabalik.

Uda honetan Laudioko Udalak Herri Udalekuak programa jarriko du martxan berriro. Edizio berri honetarako, Gazte Zerbitzuak, 2006 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteei beraien nortasuna garatzen lagunduko dien gizarte eta hezkuntza gunea diseinatu du. Izan ere, ez da jolasteko eta aisialdirako espazioa bakarrik izango, beste eragile batzuek ere hartuko dute parte gazteen garapenean.

“Programatutako ekintzak eta jarduerak adin tarte horri dagokion bilakaera-uneari egokitzen zaizkio”, adierazi du Julian Larisgoitia Gazteriako zinegotziak. Izan ere, 11 eta 12 urtetik beherakoentzat astean bi topaketa antolatu dira Bizilabe proiektuaren barruan. “Tailer horien bitartez, adingabeak teoriak eta esperimentuak beren kabuz egitera bultzatu nahi dira, eta oso gaztetatik zientziarekiko eta teknologiarekiko gogoa piztu nahi da”, zehaztu du sail horretako zinegotziak.

2012 eta 2018 artean jaiotako udalerriko haurrak ere ez dira udako aisialdiko jarduera klasiko horiek gabe geratuko. Izan ere, Kultura Zerbitzuak dena prestatu du adingabe horiek udako oporretan udalerriaz goza dezaten. “Ekimen honen bitartez, inguruneko baliabide fisikoak eta sozialak ezagutu eta aprobetxatu nahi dira, egungo eta etorkizuneko ondare gisa, eta, aldi berean, balioetan oinarritutako hezkuntzaren transmisioa eta aisialdian euskararen erabilera bultzatu nahi dira”, azpimarratu du Maite Cortazar Kultura zinegotziak.

Izen-emateak eta data

Gazteentzako programa astelehenetik ostiralera egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta lau astez luzatuko da, uztailaren 4tik 29ra. Jarduerak Gaztelekuan egingo dira.

Txikienentzako Egutegia desberdina izango da. Herri Udalekuak bost astez egingo dira, ekainaren 27tik uztailaren 29ra, hain zuzen ere. Dinamikak herriko zein kanpoko leku interesgarrietan egingo dira. Hala ere, Zubiko Kurajon sukaldaritza-tailer bat egitea ere aurreikusita dago. Adingabeak biltzeko lekua Liburutegi Zaharra izango da. Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, 09:30etik 13:30era.

Parte hartu nahi dutenek udaletxeko HAZn eman ahal izango dute izena 08:00etatik 14:30era. Edo modu telematikoan, udalaren webgunearen bitartez. Aurreko urteetan bezala, asteko izen-emateak egingo dira, eta aste bakoitzak 15 euroko kostua izango du. Gainera, pertsona bakoitzak aste batean edo gehiagotan eman ahal izango du izena. Eskainitako plaza kopurua gaindituz gero (gazte-programan 40 plaza eskaintzen dira eta haurrenean 168), zozketa egingo da. Epea asteazken honetan, maiatzaren 25ean, hasi eta ekainaren 8an amaituko da. Laudioko Udalak hilaren 14an argitaratuko du bi programetako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide