Laudioko Udalak udalerriaren hiri-sareko hainbat gune asfaltatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko mai. 27a, 07:00

Landaluze kalean egindako asfaltatzea./ Aiaraldea

Udal Administrazioak 280.584,45 euro inbertitu (BEZ barne) eta 10.000 m² asfaltatuko ditu

Datozen asteetan Laudioko Udalak udalerriko hainbat gune asfaltatzeko kontratua lizitatuko du. Zehazki, hauetan jardungo da: Leziagabiden, 9. zenbakitik Sagasti auzoa gurutzatzen duen zubiraino; Sagastin, aipatutako zubitik Isasi kalearekin dagoen bidegurutzeraino –konpondu berri den tarte bat izan ezik–; Zumalakarregi 14-16an (Ardantzazar), Aiarako Lurraldea kalearen izkinatik Jose Arrue Margolariaren kalearekin bat egiten duen punturaino; eta Goikoetxe 1, 3, eta 5ean, Goikoplaza kaletik, 22. eta 24. zenbakien aurreko bidea eta Goikoetxe kalearen bide nagusia hartuz, 10. Zenbakiraino, eta 3 eta 5 zenbakien etxe-sailari ematen dion buelta.

Leku horietan ez ezik, udal-administrazioak asfaltatze-lanak egingo ditu Santa Cruz baselizako zoruan, 1. eta 3. zenbakien aurrean, eta bertara igotzeko bidean bertan, Santa Ana bidean, Iturralde kaleko 4. zenbakiko sarreratik Aretako frontoiko aparkalekuraino; eta Errotarin, Goikoetxeko zubitik Errotari pasealekuko 3. etxesaileraino. Oketa kaleko 8. zenbakitik Latiorrondo kaleraino doan tartean ere esku hartuko da. Eta Motxotekalen, aparkalekuaren goiko aldetik 17. zenbakiraino.

Deskribatutako jarduketa guztiak egiteko, 10.000 m² inguru asfaltatuko dira guztira, eta Udalak 280.584,45 euro inbertituko ditu, BEZ barne.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide