Laudiok klorazio ekipo berria instalatu du La Granja kiroldegiko igerilekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko eka. 3a, 17:44

Hipokloritoaren (kloro likidoa) ordez gatza erabiltzen duen metodo hori ezarrita, udal administrazioak uraren kalitatearen kontserbazioan produktu kimikoen aplikazioa nabarmen murriztea du helburu.

Laudioko Udalak klorazio sistema berria jarri du martxan La Granjako igerilekuetan. Metodo horren bidez, hipokloritoaren (kloro likidoa) ordez gatza erabiltzen da, eta udal-administrazioak uraren kalitatearen kontserbazioan produktu kimikoen aplikazioa nabarmen murriztea du helburu. “Inguruneko kloroa murriztean, instalazioetako erabiltzaileek erosotasun handiagoa lortuko dute, eta gutxiago sumatuko dituzte larruazalean sor daitezkeen efektuak. Gainera, sistema berri horrekin garraioak, leku batetik bestera aldatzeak eta biltegiratzeak eragindako istripuak saihesten dira, hala nola isurketak, azidoarekin nahastea, erredurak eta kloroaren kontzentrazioak eragindako orbanak”, Joseba Amondo Obretako zinegotziak aurreratu duenez.

Produktu hori kirol-instalazioan bertan eta egunero sortzen denez, ez du degradaziorik izaten, eta kloratoen –izaera oxidatzaile handiko substantziak– kontzentrazioa dendetan erosten den kloro komertzialaren kasuan baino 140 aldiz txikiagoa da. Izan ere, azken horrek, edateko uretan zein igerilekuetan, kloraminak (lixiba, desinfektatzaile eta oxidatzaile gisa erabil daitezke) eta kloroformoa bezalako azpiproduktuak sortzen ditu. Klorazio-sistema berriak, berriz, kloro-kontzentrazio txikiagoa sortzen du, eta horrek % 70eraino murrizten du azpi-produktuen eraketa. “Igerilekuetan, azpiproduktu horien eraketa murriztean, gutxitu egiten da ura berritzeko beharra, eta, ondorioz, aurreztu egiten da urean eta ura berotzeko energian. Giroak, zalantzarik gabe, hobera egiten du”, aurreratu du zinegotziak.

Aipatutako onurez gain, sistema berriak ingurumen-inpaktu txikia eragiten du, pH-a (0tik 14ra bitarteko eskalan neurtzen den substantzia baten azidotasuna edo alkalinotasuna) merkataritza-kloroa baino baxuagoa delako, %15 txikiagoa, hain zuzen ere. Udalak 34.659,83 euro inbertitu ditu sistema berri hau martxan jartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide