Herritarrek elkarteei eta boluntarioei ere omenaldia egin diete goizean Aldai plazan, Loli Muriel Laudioko Udaleko Garapen Sozialeko zinegotzia, Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidentea, Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria eta Emilio Sola Gizarte Politiketako foru diputatua buru izan diren ekitaldian. “Gure konpromisoa eta babesa helarazi nahi dizkizuegu, eskualdean egiten ari zareten lanak atzerapauso bat bera ere eman ez dezan, baizik eta egunetik egunera pixka bat gehiago indartu eta ikusarazten jarrai dadin”, adierazi du Laudioko udaleko zinegotziak.
Jardunaldiari amaiera emateko, zientzia eta ipuin kontalari tailerrak eta bingo solidarioa antolatu dituzte. Gainera, Batekin Arabako Boluntarioen Agentziak Laudioko eta Amurrioko saltokietan kontsumitzeko 4 kupoi zozketatu ditu bertaratutakoen artean.