Gaur, ekainak 9, Laudioko Udalak berriro irekiko du Ugarte kaleko 4. zenbakian dagoen Gaztelekua. Herriko gazteei zuzendutako gunea urte osoan zehar egongo da zabalik, oporrengatik itxita egongo den abuztuan izan ezik. Horrela, herriko gazteek ostegunetik igandera, 17:00etatik 20:00etara izango dute Gaztelekura joateko aukera.
Ostiral, larunbat eta jai-bezperetan ordutegia 21:00ak arte luzatuko da. Nolanahi ere, ordutegia aldatu ahal izango da, asteko orduak planteatutako helburuen arabera banatzeko.
Udalekuak
Uztailean Gaztelekuak oporraldiari egokitutako gazteentzako programa berezia antolatuko du, GAZTELEKUKO UDALEKUAK izenekoa. Gehienez 40 gaztek osatuko
dute taldea, eta ordutegia 9:00etatik 14:00etara luzatuko da astelehenetik ostiralera, jardueren arabera egokitzeko aukerarekin. Jarduera horien kostua asteko 15 eurokoa izango da.
Parte hartu nahi dutenek udaletxeko HAZen eman ahal izango dute izena 08:00etatik 14:30era. Edo modu telematikoan, udalaren webgunearen bitartez.
Eguberriak eta aste santua
Eguberrietan eta Aste Santuan Gaztelekuak beste programa berezi bat antolatuko du gazteentzat. Gehienez 40 gaztek osatuko dute taldea, eta ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da astelehenetik ostiralera, jardueren arabera egokitzeko aukerarekin. Arratsaldez, ordutegia ohikoa izango da, 17:00etatik 20:00etara ostegun eta igandeetan, eta 21:00ak arte ostiral, larunbat eta jai-bezperetan.