Laudioko institutuko ikasleek ingurumenaren arloan landutakoa azaldu diote alkateari, eta zenbait neurri proposatu dizkiote

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko eka. 11a, 09:00

Planteatutako proiektuak Agenda 2030 proiektuaren barruan daude.

Ekainaren 8an, Ander Añibarro alkateak herriko institutuko ikasleak hartu ditu udaletxeko osoko bilkuren aretoan, azken ikasturte honetan Agenda 2030 proiektuaren barruan ingurumen eta iraunkortasun arloan landu dituzten proposamenak ezagutzeko. Zehazki, gazteek programaren 13. Helburuan, “Klimaren aldeko Ekintza”, oinarritu dute euren lana. Alkateaz gain, ere egon dira ekitaldian Ander Larrinaga, Hiri Garapeneko zinegotzia; Joseba Amondo, Obretako zinegotzia; Loli Muriel, Gizarte Garapeneko zinegotzia; Julian Larisgoitia, Gazteriako zinegotzia; Nerea González, Omniako zinegotzia; eta EH Bilduko Lamia Arcas, Nagore Gomara eta Aitor Burgoa zinegotziak. Egindako lanaren emaitza entzun eta ezagutu ondoren, alkateak gazteek planteatu duten galdera batzuei erantzun dio.

Ingurunea zaintzeko, ikasleek Lamuza parkea kontserbatzea eta zuhaitzen eta landarediaren izenak jartzea proposatu dute, bai eta udalerrian hainbat seinale jartzea ere, ingurunea zaintzea eta mantentzea sustatzeko. Horren harira, ikasleek herrian zehar bisita gidatuak antolatzea, lorategiak, parkeak eta berdeguneak handitzea eta baso-parke bat egitea ere proposatu dute. Ura zaintzeko eta biodibertsitatea mantentzeko, ibaiak garbitzea eta urmael bat sortzea iradoki dute.

Energiaren arloan, skate-pista argitzeko eguzki-panelak jartzea eta kaleko argiztapenaren ordutegia egokitzea proposatu dute. Era berean, eta hondakinen kudeaketa egokirako, birziklapena saritzea, tokiko konposta egitea, zakarrontzi gehiago jartzea, iturri gehiago instalatzea eta birziklapena bultzatzeko eta plastikoen eskaintza murrizteko saltokiei diru-laguntzak ematea iradoki dute.

Bestalde, eta garraio pribatuaren erabilera murrizteko, gazteek garraio publikoaren ordutegiak luzatzea eta prezioa jaistea, bizikletak eta irristailuak alokatzeko zerbitzua sortzea, bidegorriak zabaltzea eta daudenak hobetzea eta bide jakin batzuk oinezkoentzako erreserbatzea proposatu dute. 

Azkenik, elikagaiak alperrik galtzearen aurka borrokatzeko helburuarekin, udal mailan “To Good To Go” aplikazioa erabiltzea edo sortzea, eta elikagaiak alperrik galtzearen aurkako kontzientziazio-tailerrak antolatzea iradoki dute.

Gazteek eurak hartu dituzten konpromisoak azaltzeko ere aprobetxatu dute topaketa. Bestalde, Ander Añibarro alkateak eskerrak eman dizkie ikasleei egindako lanarengatik, eta bide horretatik jarraitzera animatu ditu, etorkizuna euren esku dagoela gogoraraziz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide