Laudioko Udalak joan den apirilaren 9an udalerriko bizitza soziala eta kulturala berreskuratzeko eta dinamizatzeko KultUDABERRIA programa jarri zuen martxan joan den larunbatean, ekainaren 18an, amaitu zen. Eta, gainera, oso balantze positiboarekin. Izan ere, herritarren erantzuna eta jarrera “oso ona eta parte-hartzailea” izan dela, adierazi du Maite Cortazar Kultura eta Jaietako zinegotziak.
Udaberri honetan, KultuDABERRIAk kultura eta arte diziplinak kalera hurbildu ditu berriro ere, gustu eta publiko guztietarako kalitatezko programarekin. Horrez gain, balioa eman dio herriko kultur ondareari. Izan ere, Laudioko Udalak maiatz osoa gure euskal ondare, ohitura eta sustraiei eskaini zien eta keinu bat egin zien programak berak barru hartzen duen “Euskal Mamia” zikloaren bitartez.
“KultUDABERRIAren bigarren edizioa izan da Laudion, baina programa herrian sendotzea eta laudioarren aisialdiko egutegiaren parte izatea espero dugu. Izan ere, programa hau gure herriaz eta sustraiez gozatzera gonbidatzeko diseinatu da,” gogorarazi du alkateak. Era berean, parte hartu duten herriko talde eta elkarteen lana eta herritarren erantzun ona eskertzeko aprobetxatu du, “haiek dira posible egiten dutenak”.
Orain, uda iristearekin batera, Laudio hurrengo ospakizunak hartzeko prestatzen ari da, San Juan, besteak beste. Ostegun honetan, ekainak 23, hasi eta igandean, hilak 26, amaituko dira. Edo auzoetako jaiak, laudioarrek gehien itxoiten duten unearen atari: Sanrokeak.