Laudioko Udalak, kirola, mugikortasun jasangarriko ohiturak eta herritarrentzako zerbitzuak sustatzearen aldeko apustuan, bizikleten konponketarako eta mantentze-lanetarako estazio bat jarri du udalerrian. Zumalakarregi etorbidean, 2021ean bizikletak garbitzeko egokitu zen espazioaren ondoan, dagoen instalazio horrekin, txirrindulariek bizikleten mantentze-lanetarako behar dituzten lanabes guztiak izango dituzte.
Espazio honetan altzairuzko kable erretraktil batekin banaka lotutako lanabesak jarri dira: bihurkinak, giltza ingelesa, giltza finkoak, allen giltzak, pneumatikoak puzteko eskuzko sistema, bizikletak finkatzeko besoak, etab.