Laudio aurrera doa Hiri Agenda egiteko prozesuan, bertako herritarren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko eka. 29a, 07:00

Lehen tailerrak egin ondoren, aste honetan parte hartzeko eta entzute aktiboko dinamika berriak jarriko dira abian, laudioarren lehentasunak eta beharrak ezagutzeko.

Laudioko Udalak aurrera jarraitzen du Hiri Agenda gauzatzeko prozesuan. Dokumentu horrek, 2030. urtera begira, udalerriarentzako proiektu eta ekimen garrantzitsuenak zehaztuko ditu.

Prozesu horretan, Laudioko bizilagunek funtsezko zeregina dute, eta dokumentuan, hain zuzen ere, haien beharrak jaso nahi dira, etorkizuneko lehentasunak eta Laudio eraikitzeko proiektu estrategikoak identifikatuz.

Laneko lehenengo tailer bat egin ondoren –hilaren 16an egin zen–, gaurtik aurrera herritarrentzako inkesta jarriko da abian, edozein bizilagunek orain arte egindako lanari buruz bere iritzia eta kezkak eman diezazkion Udalari. Inkesta online eta udaletxeko sarreran dagoen hautestontzian aurrez aurre egin ahal izango da, eta datorren igandera arte (uztailak 10) erantzun ahal izango da.

Galdetegiak hiru helburu ditu:
• Laudioko diagnostikoaren ondorio nagusiak herritarrekin batera balioztatzea: hobetzeko arloak eta indarguneak, bai eta etorkizunerako aukerak eta mehatxuak ere.
• Laudioko 2030eko ikuspegia modu adostuan eraikitzea; hau da, herritarrek nola irudikatzen duten etorkizuneko Laudio.
• Hurrengo hamarkadarako lehentasunezko ildoak eta funtsezko proiektuak identifikatzea.

Inkesta horrez gain, ekainaren 30ean, osteguna, informazio panel bat jarriko da Herriko Plazaren inguruan, herritarrek Hiri Agendari ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Udalak prozesu garrantzitsu horretan parte hartzera animatu nahi ditu laudioar guztiak.

“Dokumentu hau oso aukera ona da Laudiorentzat, hiri-jasangarritasuneko eredurantz aurrera egingo duten jarduketa berriak modu adostuan ebaluatzeko eta proiektatzeko aukera emango digulako. Hiri Agendak udalerri eta gizarte gisa izan nahi duguna definituko du”, adierazi du Ander Larrinaga Hiri Garapeneko Zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide