Laudioko Udalak uztailaren 20ra arte luzatu du Baserritar Egunean izena emateko epea. Ekoizleek oraindik ere badute aukera abuztuaren 26an ospatuko den 2022ko Sanrokeetako ekitaldi garrantzitsuenetako batean parte hartzeko. Udalak interesdunen eskura jarri ditu postuak esleitzeko oinarriak, eta horiek ere hainbat bideren bidez kontsulta daitezke.
Lehen sektorea eta, bereziki, karbono-aztarna murrizteko 0KM produktuak sustatzea–GJHen 2030en jarduera-ildoetako bat– bilatzen duen azoka, Herriko Plazan eta Aldai Plazan egingo da, 09:30etik 14:30era. Azokaren edizio berri honetan 120 postu egongo dira, eta bertako produktuak eta artisautza eskainiko dute. Beste 6, hornigintzarako edo saskigintzarako erreserbatuko dira, besteak beste. Parte hartu nahi duten ekoizleek uztailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea, egun hori barne, Udaletxeko HAZn, udalaren egoitza elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako moduan. Halaber, inprimakian salduko diren produktuen zerrenda adierazi beharko da.