Laudioko Udalak ARBOLAN JARDINERÍA, S.L. enpresari esleitu dio lorezaintza zerbitzua. Soropilak, belardiak eta zuhaitzak Mantentzeko, Kontserbatzeko eta Garbitzeko kontratua uztailaren 1ean sartu zen indarrean, eta hurrengo hiru urteetan luzatuko da, bi luzapen egiteko aukerarekin. Horrela, kontratua 2027ko ekainaren 30ean amaitu ahal izango da. Kontratuaren urteko balioa 248.897 eurokoa da guztira, hau da, 1.244.485 eurokoa guztira bost urtetarako.
Herriko berdeguneak handitu egin dira Goikoplaza eta Karmengo Ama Birjina urbanizazioak eraiki eta Villosako biribilgunea berritu ondoren. Gauzak horrela, orain enpresa esleipendun berria arduratuko da ureztatze-eremuak mantentzeaz –aurreko kontratuak ez zeukan halakorik aurreikusita–, eta errepideen ertzetan eta soropiletan mozketak egiteaz. INDESA enpresak Latiorro auzoan egiten dituen mozketak alde batera geratzen dira.