Udalak Laudion gazte langabeak kontratatzeko laguntza sorta jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko uzt. 22a, 07:00

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 31ko 14:00etan amaituko da.

Laudioko Udaleko Laudio Hazi Garapen Agentziak, enplegua sortzera bideratutako zerbitzuen eta jardueren zorroa indartu du, kontrataziorako laguntza-lerro batekin. Helburua pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta kontratazioa eta lan-merkatuaren aktibazioa erraztea da, udalerriko gazteen kolektiboan arreta jarriz. “Jarduera horrekin beste urrats bat eman dugu enpleguaren aldeko apustuan, enpresei eta gure gazteei laguntzeko”, adierazi du Andoni Orue Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak.

Laguntzak Laudioko udalerrian lantokia eta jarduera ekonomikoa duten eta besteen konturako langileekin lan-kontratuak formalizatzen laguntzen duten enpresa eta erakundeei daude zuzenduta. Kontratatu beharreko pertsonek herrian erroldatuta eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egon behar dute. Horrez gain, 35 urtetik beherakoak izan behar dute.

Gehienez 2.000 euroko laguntza emango da lanaldi osoko hiru hilabeteko lan-kontratu bakoitzeko, eta 4.000 eurokoa gehienez sei hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Emandako diru-laguntza guztiak ez dira 40.000 eurotik gorakoak izango.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago, eta abuztuaren 31ko 14:00etan amaituko da. Aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta deialdiaren oinarriak udalaren webgunean daude eskuragarri.

Laudio Haziren helburuetako bat tokiko ekonomia-sareari lagunduko dioten jarduerak dinamizatzea eta sustatzea da, lehiakortasunari eusteko eta hobetzeko, bai eta enplegua sortzea ere, Laudioren garapenerako ardatz estrategiko gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide