Laudioko Udalak herritarren partaidetzarako atari berria estreinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko uzt. 21a, 15:51

Webgune berria euskaraz eta gaztelaniaz dago erabilgarri, eta kode irekiko software librean garatu da. Gainera, gailu mugikorrekin guztiz bateragarria da.

Laudioko Udalak herritarren partaidetzarako atari berri bat estreinatu du. Plataforma (https://laudio.governalia.es/) berri horren helburua Udalak abian jartzen dituen ekimen eta parte-hartze prozesu guztietan herritarrek modu erraz eta intuitiboan parte hartu ahal izatea da. Adibidez, hemendik aurrera Laudioko bizilagunek aukera izango dute ordenantzak eta erregelamenduak jendaurrean jartzeko prozesuetan ekarpenak egiteko, herritarrei zuzendutako inkestetan eta kontsultetan parte hartzeko, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuetan ekimenak proposatzeko edo udalerrirako estrategikoak diren proiektuei buruz duten iritzia emateko, Udal-administrazioak egiten dituen proposamenei buruzko bozketetan parte hartuz.

Ekimen horren bidez, udal-kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko orduan herritarren lankidetza eta parte-hartzea areagotzeko konpromisoa indartu du gobernu-taldeak, eta horrek Udalaren eta laudioarren artean ikasketa partekatua lortzeko aukera ematen du.

Plataforma euskaraz eta gaztelaniaz dago erabilgarri, kode irekiko software librean garatu da, eta, gainera, gailu mugikorrekin guztiz bateragarria da. Proiektua Hiri Agendarekin zerikusia duten proiektuetara bideratutako Europako funtsekin finantzatu da. “Ataria udal gardentasuna eta herritarren parte-hartzea zabaltzeko eta indartzeko estrategia berriaren barruan dago, duela hilabete batzuk onartu genuen Araudiaren ildotik” nabarmendu du Ander Añibarro alkateak.

Orain arte, izapide horiek guztiak udalaren webgunetik egiten ziren. Bertatik, herritarren parte-hartzea errazagoa eta irekiagoa izango den atari berri honetara joan ahal izango da.

Hileta eta omenaldi zibilen ordenantza berrikusteko prozesua 

Plataforma berria estreinatzeko, Udalak jendaurrean jarriko du Hileta eta Omenaldi Zibilen Ordenantzaren aldaketa; 2016an berrikusi zen azken aldiz, eta eguneratu egin behar da. Herritarrek estreinatu berri den partaidetza-atariaren bidez egin ahal izango dizkiote ekarpenak proposatu den testu berriari. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide