Laudioko Udalak Desarrolla Obras y Servicios S.L. enpresari esleitu dio Gardea Kiroldegiko Gizarte Zentroa eraberritzeko kontratua, 77.960,30 eurotan (BEZa barne). Lanen esleipenduna arduratuko da kirol-azpiegiturako tabernako sukaldea prestatzeaz eta barra eta komuna eraberritzeaz.
Gauzatzeko epea bi hilabetekoa izango da. “Prozesu horretan zehar, aldaketak egingo dira instalazioen erabiltzaileentzako arreta-gunean, beheko solairura eramanez”, aurreratu du Joseba Amondo Obra eta Zerbitzuetako Zinegotziak.