Lehiaketaren edizio berri honetan guztira 22 pertsonek hartu dute parte.
Astelehenean izan zen hogeita laugarren edizioa bete duen 2022ko sanrokeetako ohiko Pintura Lehiaketa. Parte-hartzaileek zenbait ordu eman dituzte herriko hainbat espaziotan irudimenari hegan egiten uzten, lehiaketaren edizio berri honetan ere epaimahaia harrituta uzteko.
Guztira, 22 pertsonek hartu dute parte. Eta lan guztien artean, azkenik, Iker Mugarza izendatu dute irabazle. Bigarren saria José Reyesentzat izan da eta hirugarrena Carlos Espigak jaso du.
Hiru lan zoragarri horiez gozatu nahi dutenek Nina, La Boheme eta Santa Maria Harategia saltokietako erakusleihoetara hurbildu ahal izango dira. Horietan egongo dira ikusgai abuztuaren 29ra arte.