Udalak Laudioko emakumeen memoria berreskuratuko du udalaren webgunean atal berri bat egokituz

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko abu. 19a, 16:31

Udalak Laudioko emakumeen oroimenaren aldeko elkarrizketa berriak argitaratzen jarraitzeko konpromisoa hartu du.

Laudioko Udalak, Laudioko emakumeen oraintsuko historia berreskuratu eta ikusarazteko asmoz, atal berri bat estreinatuko du gaur udalaren webgunean.
Plataforma berria Laudioko emakumeei eskainita dago, haien historia balioesteko eta belaunaldi berriei hurbiltzeko, ikuspegi feministatik.

“Laudioko Emakumeen Oroimenak” proiektua 2020ko urrian argitaratu zen lehen aldiz, liburu eta bideo gisa, Kamaraka-Edukiak programaren eskutik. Arabako Foru Aldundiak lagundutako ekimenak udalerriko zortzi emakumeren bizipenak eta esperientziak bildu zituen: Mari Carmen Remón Ajuria, Inmaculada Landeta Ferrero, Luisa Santamaría Landaluce, Rafaela Garrido Mas, Mari Paz Gerrikaetxebarria Mingo, Pilar Isusi Monasterio, Marisa Gómez Rodrigo eta Juani Ainz Zaballa.

Zortzi borrokalari hauen lankidetza eta laguntza eskuzabalari esker, urteetan isilik egon diren kontakizun eta istorio horiek herriaren memoria biziaren parte dira. “Laudioko Emakumeen Oroimenak” liburuaren 500 ale argitaratu ziren hasieran. Lanaren arrakastaren ondoren, Udal Administrazioak 400 ale gehiago argitaratu zituen.

“Pribilegio handia izan da zortzi emakume horien kontakizunak kontatzea. Haien historiak gaur egunera iritsi arte eboluzionatzen lagundu digute. Memoriaren espazio berri honek nondik gatozen gogorarazteko eta norantz joan nahi dugun hausnartzeko balio izatea nahi dugu. Proiektua arrakastatsua izan da. Haien memoria ikusarazteko lanean jarraituko dugu”, adierazi du Loli Muriel Berdintasun zinegotziak.

Udalak Laudioko emakumeen historiaren ikerketarekin jarraitzeko konpromisoa hartu du, haien esperientziak bilduko dituzten elkarrizketa berriak eginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide